Promo planeta con hasta 60% dto  Ver más

Enviar a
Montevideo, Montevideo
0
  • argentina
  • chile
  • colombia
  • españa
  • méxico
  • perú
  • estados unidos
  • internacional

Selecciona tu país

América

Europa

Resto del mundo

portada Kanpai Hotsak Isiltzean (en Euskera)
Formato
Libro Físico
Idioma
Euskera
N° páginas
126
Encuadernación
Tapa Blanda
ISBN
8433015087
ISBN13
9788433015082
Editado en
España

Kanpai Hotsak Isiltzean (en Euskera)

Antton Kazabon Amigorena (Autor) · Editorial Desclée de Brouwer · Tapa Blanda

Kanpai Hotsak Isiltzean (en Euskera) - ANTXON KAZABON

Libro UsadoBuen Estado Importado
Envío: 15 a 21 días háb.
$ 1.001
Costos de importación incluídos en el precio ✅
Libro Usado(Buen Estado)

Última Unidad

$ 1.001
Llega entre el 26 Ago y el 03 Sep a Montevideo, Montevideo. Seleccionar ubicación

Reseña del libro "Kanpai Hotsak Isiltzean (en Euskera)"

Haurrak eta gazteak dira ipuinotako protagonista gehienak, eta, sortu dituen pertsonaia horien bitartez, bere haurtzaroaren berri ematen digu Anttonek. Kontu, pasadizo edo abentura polit ugari dago ipuinotan, baina horien gainetik, nik uste, bizimodu baten erretrato halako bat egiteko, giro bat birsortzeko ahalegin ohartu bat dago, narrazio guztietan nabarmen. Alde eta aldi guztietakoak diren kanpai hotsak dira, bai, esku artean duzun liburu honetan entzungo dituzunak. Aspaldi isildutako beste hots batzuen oihartzuna ozenberrituko ahal dizute, irrakurle, niri egin didaten bezala.Felipe Juaristi, Diario VascoMitoaren sorrera Oker ez banago lau ipuin bildu ditu Antton Kazabon idazle eta bertsozale ezagunak liburu honetara. Lauetatik bi luze samarrak dira "Arrano Gorria" eta "Irribarrea" izenburua dutenak, hain zuzen; beste bi "Ildefontxo" eta "Printzesanekoa" laburragoak. Baina ez da luzaerak edo laburtasunak ipuinak bereizten eta desberdin bihurtzen dituena. Giroa aipatuko nuke, ipuin bakoitzak bere inguruan, hasieratik bukaerara duen usain eta zaporea desberdinak dira denetan. Baserri girokoak "Arrano Gorria" eta "Ildefontxo" dira, baina ezin esan batean zein bestean giroa ere berdina denik. Batak, "Arrano Gorria"k aspaldiko denbora bat baitakar, denbora mitikoa, bere horretan sekula izan ez dena, oroitzapenean izan ezik, idazlearen oroitzapenean, noski. Mito guztiak bezala, Antton Kazabonek berreskuratu dituenak literaturaren oinarri dira, bere literaturaren abiapuntutzat. Eraikin guztiek oinarri sendoak behar dituzten bezala, literaturak ere mundu mitikoa behar du, gaienean eraikiko dena sostengatzeko, gainean azalduko denari eusteko. Ez baitago beste biderik literatura eraiki ahal izateko. Ez dago beste biderik hitzen mundura iristeko, goi mundua baita, mitoaren gainean ireki eta zabaltzen dena. Alde horretatik "Arrano Gorria" esanguratsua da. "Ildefontxo", ordea, gaur egun koka daitekeen historia da; mitoaren gaineko historia da, eta beste funtzioa du, errealitatearen adierazgarri da. Gainerako ipuinetan giroa desberdina da. "Irribarrea" eta "Printzesanekoa" esaterako erdibideko mundua adierazi nahi du, baserriaren eta hiriaren artean dagoena ulertu nahi du. Pertsonaia batean eta bestean dago, tarteka, eta horregatik ez da erabat bateko ez besteko. Idazkerari dagokionez, baserri girokoetan ahozko kontakizunaren zantzuak antzematen dira, ahozko izan nahi lukeen neurrian. Beste kontua da lor ote daitekeen idaztea idazketarik ez balego bezala, letra ez den ahotsik balego bezala. Nik neure zalantzak ditut; letrak jan egin du gehienetan gure ahotsa, eta bertsolariei entzutea nahikoa halako iritzia bermatzeko. Baina hori beste kontua da, literaturarekin zer ikusirik ez duena.Ana Urkiza, Behinola 6.zenbakia 2002ko maiatzaBizitza berreskuratzeko gonbitea Liburu berezia idatzi digu Antton Kazabon-ek. Berezia bezain interesgarria eta interesgarria bezain erakargarria. Lehenengo pertsonan eta esaldi laburrez idatzitako liburu honetan, Antton Kazabon-ek bere haurtzarora egiten du bidaia, hurbilketa zuzen eta objetiboa, kanpai hotsen oihartzunak piztutako oroimena, sentsazioak eta bizipenak lagun dituela."Kanpai hotsak isiltzean" liburuak lau atal dauzka, lau narrazio. Baina barne egiturari dagokionean, bi zati dituela esango genuke: lehengo bi narrazioak istorio baten inguruan lotuta daude, eta azkenengo biak, ostera, gai beraren tratamendu ezberdinak dira. Lehengo atalaren espazioa baserri giroa da, eta bigarren atalarena, herria edo hiria. Mezuari dagokionean ere, lehenengo atala itxia dela esanen genuke, eta bigarrena, aldiz, irekia.Haurtzaroaz, baserri inguruko kontuetaz zein maitasun istorioen korapiloetan galtzeko estilo egokia darabil Kazabon-ek, egokia oso gaztetxoenentzat. Narratzaile bikaina dugu, irakurlea berehala bereganatzea lortzen duelarik. Oroimen erdi ahantziari, ironia pixka bat ere eransten dio, eta iragandakoak azaltzerakoan, egindakoak eta egin gabe utzitakoak kritikatzerik ere badauka Antton-ek. Iraganaren berreskuraketa honetarako, bi elementu ezinbesteko erabiliko ditu Kazabon-ek: iturri inspiratzaileari dagokionean, kanpaien hotsa, eta teknikari dagokionean, flashback etengabeak.Herriko kanpai hotsek gogorarazi diote Antton-i iragana. Usain, kolore, keinu edo musika batekin gertatu ohi zaigun bezala, kanpai hotsetan edo kanpai hotsen oihartzun apartekoan zeukan Kazabonek gordeta bere haurtzaroko oroimena. Eta hauek entzutean, bere iragana berreskuratzen hasten da. Hala ere, "kanpai hots batzuk atzean gelditu ziren" diosku, gertakizun batzuk kanpai hotsarekin identifikatuko lituzkeela esanez, "baina ez ziren denak isildu" gaineratzeko. Egindakoak ahanztea posible baita baina ez desagertaraztea. Oihartzuna beti bueltatzen da, indargabetua bada ere. "Kanpaiak berriro jo zituen" esaten digunean, behin eta berriro bueltatzen zaizkigula adierazi nahi digu.Kanpai hotsak, liburuaren lehen atalean, haurtzoroko mundura egindako begiradaren irudi dira. Bigarren atalean, ostera, bizitzaren pizgarri. Bizitza berri batera edo ahaztuta geneukan zerbaitera, maitasunera kasu, bueltatzeko deia. Kanpaiak, beraz, modu ezberdin batean entzungo ditugu, bizitzaren une bakoitzean.Kanpai hotsak, entzuten ditugunak zein isildu direnak, irudi iradokigarri dira Kazabon-en narrazio hauetan. Bizitzaren gordailu batetik eta giltza bestetik. Edonola ere, idazleak irakurleari egiten dion bizitza berreskuratzeko gonbite literarioa.

Opiniones del libro

Preguntas frecuentes sobre el libro

Todos los libros de nuestro catálogo son Originales.
El libro está escrito en Euskera.
La encuadernación de esta edición es Tapa Blanda.

Preguntas y respuestas sobre el libro

¿Tienes una pregunta sobre el libro? Inicia sesión para poder agregar tu propia pregunta.

Opiniones sobre Buscalibre

Ver más opiniones de clientes